XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina dortoka ez zen ikaratu.

Bazekien bera eginkizun handia egiten ari zela eta ea zein zen bere jakinduria galdetu zion lehoinabarrari.

- Eta zeuk ez al dakizu?- esan zuen lehoinabarrak, begi horiak keinuka.

Nire jakinduria neure betortzetan, atzaparretan eta jauzietan datza- eta desagertu egin zen; ez, ordea, dortokak honen jakinduria ere bere suilean sartu baino lehen.

Eta elefantea iritsi zen: -Nire jakinduria, neure inteligentzian, indarrean eta lasaitasunean datza - esan zion, eta joan egin zen.

Eta dortokak elefantearen jakinduria ere suilean sartu eta belar sortarekin ondo itxi zuen.

Baina hara nor, eta erbia agertu zen handik.

- Nire jakinduria?- galdetu zuen harriturik.

Eta zeuk niri galdetu, dortoka jakintsu horrek? Ez al dakizu baina? Nire hanken bizkortasuna eta nire belarrien entzumena.

Eta lurrean kolpeka hasi zen, danborra jotzen ari balitz bezala: tun-tun, tun-tun... Erbia lurrean jolasean ari zen bitartean, dortokak honen jakinduria hartu eta suilean sartu zuen.

Momentu hartan bertan itzal bat agertu zen zeruan, eta arrano bat oldartu zen beherantz, harria balitz bezala.

Ez zen gezurra, ez, erbiak dortokari esan ziona.

Tximista balitz bezala desagertu zen.

Bere hanka arin eta jakintsuek, eta bere entzumen zorrotzak salbatu zuten.

- Beno, berdin da esan zuen arranoak; erbiak alde egin badit ere, hemen dago dortoka.

- Hil, arrano, hil nazakezu esan zuen dortokak, baina ezin nauzu jan: (...).